Euskal Autonomia Erkidegoko gazte justizia sistemaren barne sartzen diren nerabe migratzaileen egoera

Egileak

  • Arantzazu Ordoñez Manterola Oñati IISL

DOI:

https://doi.org/10.35295/sz.iisl.1487

Gako-hitzak:

gazteak, nerabeak, migratzaileak, magrebtarrak, Euskal Autonomia Erkidegoa, latino-amerikarrak, Gazte Justizia Sistema

Laburpena

Ikerketaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Justiziaren Sistematik igaro diren Latinoamerikako eta Magrebeko gazteen esperientziak ezagutu nahi dira. Magrebetik eta Latinoamerikatik datozen gazteek lehenik integratze prozesu zailagoak izan ohi dituzte beren migrazio prozesuak direla eta. Ikerketak beren bidaian zein nolako bizipenak pasatzen dituzten argitu egiten ditu batik bat. Baita ere, zer nolako beharrak eta erronkak aurre hartzen dituzten. Halaber, adingabeak zirenean delituak egiteagatik kondenatu dituzten neurriei buruz dituzten esperientziak eta pertzepzioak ezagutu nahi izan dira. Galdera horien erantzunak aurkitzeko, gazte delinkuentziari eta legeriari buruzko literaturan murgilketa egin da. Baita Euskadiko Gazte Justiziaren estatistiketan oinarritu gara, izan ere oso deigarria da bi kolektibo hauen ikusgarritasuna barneratze neurrietan. Datu enpirikoak magrebtar eta latino-amerikar gazteekin egindako hamabost elkarrizketa erdiegituratuen bidez bildu dira. Ildo honetan, emakumeak edo beste kolektibo desberdinak baztertu egin dira ikerketarako. Emakumeen aldetik beste opresio eta egoera desberdinak igarotzen dituztelako. Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozen pertsonak edo Europako beste lurraldeetatik datozenak ere ez dira kontuan hartu irisgarritasun eta denbora faltagatik.

Downloads

Download data is not yet available.

Global Statistics ℹ️

Cumulative totals since publication
490
Views
277
Downloads
767
Total

Author Biography

Arantzazu Ordoñez Manterola, Oñati IISL

Arantzazu Ordóñez Manterola. Institute of Sociology of Law (Oñati). Gizarte Hezitzailea/Educadora Social. Email helbidea: arantzazuordonezmanterola@gmail.com

Argitaratuta

2023-04-24

How to Cite

Ordoñez Manterola, A. (2023) «Euskal Autonomia Erkidegoko gazte justizia sistemaren barne sartzen diren nerabe migratzaileen egoera», Sortuz: Oñati Journal of Emergent Socio-Legal Studies, 13(1), or. 17–37. doi: 10.35295/sz.iisl.1487.